Turismo Jasangarria

 

Hiri bakoitza, bizia ematen dioten istorio txikiz beteta dago. Strogoffi eta Donostia Turismori esker, horietako batzuk eta istorio horien protagonista paregabeak, lehen eskutik ezagutzea lortu dugu.

Oraingo honetan gure hiriarentzako turismo iraunkorra dugu hizpide, eta eguneroko bizimoduan turista horiek nola eragiten duten.

 

Diseinuak eta komunikazioak mundua alda dezaketelakoan daude Strogoffekoak. Eta, gainera, barneratua dute iraunkortasunaren kontzeptuak gidatu behar duela beren eguneroko jarduna.

Sentikortasun hori islatzen saiatu gara, haiekin elkarlanean aritu garen bakoitzean.