Zer eta nola egiten dugu
Ikus-entzunezko ekoizpenean aditu garen heinean, irudi jakin batzuk grabatu edo argazkitan jasotzea posible ez denean, sortu egiten ditugu gure aliatu onenetako batzuen laguntzaz: Motion Graphics, 3D edo adimen artifiziala.
Berritzen jarraitzen dugu etengabe, azken joeren aurrean egoteko eta bezero bakoitzaren beharretara egokitzen diren aukerarik egokienak eskaintzeko.
Mugimenduan dagoen diseinua, mugarik gabeko ideia baterako.
Egia esan, dena mugitzen da. Oso bizia den ikus-entzunezko ekoiztetxea gara, eta gainera, animatzea gustatzen zaigu.
Zerbait mugimenduan dagoela —nahiz eta begi-ertzez izan— hautematen duzunean, berehala jartzen duzu arreta han. Berdin dio testuez, logoez, marrazkiez edo diseinu abstraktuez ari garen… Gure lanak zure arreta bereganatzea gustatzen zaigu.
Hirugarren dimentsioa, zure bideoek dena erakuts dezaten
Makina batek nola funtzionatzen duen, bere osagaien kokapena edo elementu jakin batzuk espazio batean instalatu gabe nola geratuko liratekeen erakusteko modurik eraginkorrena 3D modelaketa da.
Mugimenduaren jarraikortasunean eta argiztapen zainduan jartzen dugu arreta, bideo erakargarriagoak lortzeko. Azken finean, ikus-entzunezko ekoiztetxea gara, eta argia eta mugimendua dira gure espezialitatea.
Zinemako efektuak, zure bideoa urrunago eramateko.
Bestela ezin zitekeen izan: zinemaren eta zientzia-fikzioaren zale amorratuak gara. Ikustea, ikastea eta erreferentziak gure erara berrinterpretatzea maite dugu.
Halako efektuak gauzatzeko modurik onena ikertu behar dugun bakoitzean primeran pasatzen dugu, eta are gehiago emaitza ikusten dugunean. Azken finean, Gipuzkoan ikus-entzunezko ekoiztetxe bat sortu dugu gure lanaz gozatzeko.