Motion Graphics

Mugimenduan dauden ideiak

Batzuetan, zerbitzu edo produktu bat azaltzeko modurik onena motion graphics teknikaren bidezkoa da. Teknika honek diseinua, animazioa eta ikus-narrazioa uztartzen ditu, kontzeptu konplexuak mezu argi eta erakargarri bihurtzeko. Oraindik existitzen ez diren produktuak erakusteko, ideia ukiezinak irudikatzeko edo lehendik grabatutako edukiak bisualki indartzeko aukera ematen du.
Mugimenduari, tipografiari eta elementu grafikoei esker, informazioari bizia ematea, ikuslearen arreta bideratzea eta markaren identitatea sendotzea lortzen dugu. Tresna malgu eta sortzaile honek ideia bakoitza mugimendu bihurtzen du.

Mota askotako Motion Graphics

Bideo gaineko grafismoa

Zure bideoetako mezua osatuagoa izatea lortzen dugu, gainjarritako grafikoen bidez. Grafiko horiek animatuak, trackeatuak (mugimendura egokituak) edo eszenan bertan integratuak egon daitezke, informazioa modu bisual eta dinamikoan emateko.
Era honetako baliabideek edukiaren ulermena sendotzen dute, eta modernitate ukitua zein koherentzia estetikoa ematen diote bideoari. Grafikoen estiloa marka bakoitzaren identitatera egokitzen dugu; tipografiak, koloreak eta mugimenduak arretaz landuz, informazioa modu naturalean jaria dadin.
Ondorioz, bideo argiagoak, erakargarriagoak eta profesionalagoak lortzen ditugu, lehen segundotik ikuslearen arreta bereganatzeko gai direnak.

Testuetan oinarritutako bideoak

Testudun bideoak eta motion graphics-ak ideiak edo mezuak komunikatzeko modu bisual eta dinamikoak dira, benetako grabaziorik egin beharrik gabe. Mugimenduan dagoen tipografia, ikonografia eta animazio fluidoak uztartzen dituzte, arreta bereganatzeko eta edukiaren ulermena sendotzeko. Aukera ezin hobeak dira enpresa-aurkezpenetarako, sare sozialetarako nahiz publizitate-kanpainetarako. Kontraluzen, pieza bakoitza doitasun handiz diseinatzen dugu; erritmoa, kolorea eta konposizioa zainduz, mugimendu bakoitzak markaren nortasun bisuala islatu dezan. Horrela, mezu argiak, indartsuak eta nortasundunak lortzen ditugu.

Animatutako bideoak

Batzuetan, bideo animatu bat da biderik onena: kontzeptu konplexuak sinplifikatzen arreta bereganatzen eta mezua modu hurbil eta bisualean helarazten laguntzen du. Ilustrazioen, ikonoen, pertsonaien edo mugimenduan dagoen tipografiaren bidez, zure istorioari bizia ematen diogu, begiratu batean ulertu dadin. Gainera, bideo mota hauek edozein formatutara egokitzen dira —webguneak, sare sozialak edo aurkezpenak— eta ikuslearen interesa amaierara arte mantentzen dute. Tresna ezin hobea da konektatzeko, hunkitzeko eta zerk egiten zaituen desberdin argi uzteko.

Zure logoari bizia ematen diogu

Zure bideoei amaiera bikaina emateko, erakutsi zure logotipoa markaren neurriko animazio batekin.

kontraluz-motion-graphic-main-logo-caf
kontraluz-motion-graphic-main-logo-salto
kontraluz-motion-graphic-main-logo-ikerlan-safelimove
circulo-final-articulo