Alimentazio argazkilaritza

Mokadu bakoitzean gozamen bat

Alimentazio-argazkilariak garelako, proiektu bakoitza sormen-lan bat da guretzat. Osagai xumeak sukaldaritzako artelan bihurtzen ditugu, begiradak harrapatzeko ez ezik, irudimena pizteko eta gosea eragiteko ere."

kontraluz-argazkilaritza-alimentazioa-eroski-tomatea

Esnatu zentzumenak irudi bakoitzarekin

Alimentazio-argazkigintza tresna moldakorra eta indartsua da, zure produktu eta zerbitzuen pertzepzioa eraldatu dezakeena hainbat eremutan: sare sozialetan, packaging-ean edota webgunean.

Kontraluz-argazkilaritza-alimentazioa-cuca-mejillon
kontraluz-argazkilaritza-alimentazioa-eroski-letxuga
kontraluz-alimentazioa-eceiza-cheesecake

Zure beharretara moldatzen gara

Hainbat eratako proiektuetan laguntzen diegu gure bezeroei: sare sozialetarako edukia, packaging-a eta mota guztietako euskarri digital zein fisikoak (online eta offline).

Kontraluz-argazkilaritza-alimentazioa-ameztoi-piperra

Sare sozialetarako alimentazioko argazkiak egiterakoan, badakigu irudiek arinak eta inpaktu handikoak izan behar dutela. Horrela, freskotasunari eusten diogu eta sentsazioak sorrarazten ditugu jatetxe, sukaldari edo alimentazio-enpresa horren jarraitzaileengan

Packaging-erako argazkiak egiten ditugunean, gure helburu nagusia produktua ahalik eta gogarrien eta erakargarrien erakustea da; izan ere, irudiak berebiziko garrantzia izango du kontsumitzailearen erosteko erabakian. Formatua arreta handiz landu behar da, azken etiketak beti izango baitu testuren bat gainean

Kontraluz-argazkilaritza-alimentazioa-eroski-sopa
Kontraluz-argazkilaritz-alimentazioa-ameztoi-eroski-berdela-ilarrak

Alimentazio-argazki hauen aurre-ekoizpenarekin gaudenean, argi izan behar dugu zein izango den azken soportea; izan ere, horrek eragina izango du erabili beharreko ekipamenduan eta irudiaren azken tratamenduan. Ez baita gauza bera webgune baterako aritzea edo jatetxe bateko kartarako lan egitea.

Gure punturik sendoena: konposizioa eta argiztapena

Alimentazio-argazkigintzan, konposizioa eta argiztapena funtsezkoak dira produktuaren itxura nabarmentzeko. Konposizioan, herenen erregela, lerroak eta formak erabiltzen dira; argiztapenak, berriz, leuna eta norabidekoa izan behar du, textura eta koloreak nabarmenduz eta itzal gogorrak saihestuz. Elementu horien guztien arteko orekak irudi erakargarria bermatzen du, kontsumitzailearen arreta bereganatzeko eta produktuaren kalitatea transmititzeko.

Kontraluz-fargazkilaritza-alimentazioa-eroski-snack

Home economist o food stylist

alimentaziozko argazkilaritza

Zaporea eta freskotasuna transmititzeko, home economist bat izatea ezinbestekoa da. Bere sukalde-ezagutzari eta food styling teknikei esker, plater bakoitza ezin hobeto aurkezten du. Argazkilariarekin batera, xehetasun guztiak zaindu eta saioaren eraginkortasuna bermatzen du, emaitza estetiko eta koherentea lortuz.

Bodega eta ardoen argazkiak

 

Ardoen eta upategien argazkigintza oso espezialitate erakargarria da guretzat. Argazkigintza komertzialaren barruan, ardoen funtsa, kalitatea eta erakargarritasuna harrapatzean datza, baita ardo horiek ekoizten diren upategien giroa eta ezaugarriak jasotzean ere.

circulo-final-siguenos