Moda argazkilaritza

Zerbitzu orokorrak

Modako argazkigintza gure espezialitateetako bat da. Gure herrialdean eta kanpoan izen handiko markek konfiantza izan dute gugan: Minelli, The Art Company, Merkal, El Naturalista, Fosco, Chiruca, Neosens, Astore,...

Gure kanpainak Vogue, Madame Figaro, Elle eta Cosmopolitan bezalako argitalpenetan agertu dira, eta Josep Abril, Mirian Ocariz, Ana Locking, Vaudelet, Juanjo Oliva, Ion Fiz eta beste hainbat markarekin eta sortzailerekin lankidetzan aritu gara.

Fotografía de moda realizada para Neosens en la bodega Baigorri.

Hemen, gure platóan eta atzerrian

Oinetakoen argazkigintzan espezializatuta, Gipuzkoan kokatutako gure argazki-estudioan saioak egin ditugu, bai eta hortik harago ere, Frantzia edo Portugal bezalako herrialdeetako kanpo zein barne espazioetan egindako ikus-entzunezko ekoizpenekin, eta penintsula osoko hainbat kokalekutan.

Moda freskoenetik hasita, …

…sofistikatueneraino.

Argia da gure birtutea

Gure izena ez da kasualitatea; Kontraluz-en zerbait menderatzen badugu, argiztapena da. Argiarekin marrazten dugu, moda-argazkiak sortuz espazio magikoetan, bai barrualdeetan bai kanpoaldeetan.

Img-2

Tresna guztiak zure eskura.

Urteak daramatzagu hainbat firmarekin lanean eta haien beharrak sakon ezagutzen ditugu. Ondorioz, zerbitzu guztiak eskaintzen ditugu: e-commerce argazkigintza, bodegoiak, fashion film-ak, kanpaina shooting-ak, lookbook-ak eta hanken argazki zein bideoak.

Kanpaina-saioak:

Estilo fresko eta egiazko baten bidez, zure markari bizitasuna ematen diogu. Sormenez gainezka egiten duten irudi biziek zure jantziei distira ematen diete, zure jarraitzaileekin benetako lotura sortuz.

Momentu naturalak harrapatzen dituzten argazkiak. Irudi hauek produktuaren erabilera eguneroko testuinguruetan erakusten dute, audientziarekin konexio emozional eta erreala sortuz.

Platoko saioek, fondo txuriarekin, jantziei indar guztia ematen diete, berez nabarmendu daitezen. Emaitza ezin hobea da webguneetan, sare sozialetan zein e-commercean erabiltzeko.

Produktuen bodegoiak

Arretaz osatutako bodegoien bidez, zure produktuak argitasun eta sofistikazioz erakusten ditugu, haien ezaugarririk onenak nabarmenduz.

Ecommerce

E-commerce argazkigintza funtsezkoa da produktuak online saltzeko. Kolorea eta argiztapena arreta handiz lantzen ditugu produktu bakoitzaren ezaugarriak leialtasunez islatzeko; horrela, beharrezkoak ez diren itzulketak saihesten ditugu, konfiantza sortzen laguntzen dugu eta salmentak areagotzen ditugu.

Hanken argazkiak

Hanken argazkigintza deitzen diegu oinetakoetan eta hanketan soilik zentratzen diren irudiei, produktua balizko eroslearen estilora eta gorputzera nola egokitzen den erakutsiz.

circulo-final-siguenos