Publizitateko argazkigintza

Esklusiboaren esentzia

Publizitaterako argazki bat ateratzea tokatzen zaigunean, garbi daukagu helburua zein den: produktuak, zerbitzuak edo markak ezagutzera ematea eta saltzea. Gure lana jendearen arreta bereganatzea da, mezuarekin asmatzea eta kontsumitzaileak zerbait egitera animatzea, erosi edo atentzioa lortu. kontsumitzailearen ekintza bultzatzeko eta inpaktu errealeko mezuak helarazteko.

kontraluz-fotografia-publicitaria-moronta-casanova

Publizitate-argazkilaritza: eman lekua zure markari eta garrantzia zure produktuari.

Publizitate-argazkiei buruz ari garenean, gauza batetaz ari gara: produktu bat, zerbitzu bat edo marka bat saltzeko nahita egindako irudiak. Honen helburua jendearen arreta deitzea da, gogoa piztea eta, azken finean, norbait zerbait erostera edo kontratatzera bultzatzea. Argazki hauek egiteko, guztia prestatuta dago: argia, enkoadraketa, koloreak... den-dena zaintzen dugu produktua ahalik eta politen eta ondoen gelditzeko.

kontraluz-fotografia-publicitaria-donostiakultura-iloveyou
kontraluz-fotografia-publicitaria-campaña-tesa
kontraluz-fotografia-publicitaria-bcomunicacion-caf-tacticcco

Publizitate-argazkietan, sektore bakoitza bere erara zaintzen dugu, baina denak gogo berdinarekin egiten ditugu.

Ez da gauza bera udaletxe batentzako kanpaina bat egitea edo moda-enpresa batentzako lan egitea. Aurre-produkzioak eta grabazioak ez dute zerikusirik batak bestearekin, nahiz eta helburua beti bera izan: marka edo produktuari bultzada bat ematea

kontraluz-fotografia-publicitaria-bellota

Produktu-argazkilaritzan, produktu bakoitzaren xarma eta ezaugarriak nabarmentzen ditugu. Markarekin bat datorren irudi indartsu bat sortzen dugu, jendeari begietatik sartzeko eta produktua erakargarria egiteko. Azken finean, helburua jendearen arreta bereganatzea da eta salmentak bultzatzea.

Kontsumitzailea erakarri eta jateko gogoa piztu nahi dugu, erosketara bultzatuz. Gakoa argazkiek markaren izaera islatzea eta erosle potentzialekin konektatzea da.

kontraluz-fotografia-publicitaria-eroski-setas
Músculo copia

Publizitate-argazkilaritzan pertsonekin lan egiten dugunean, produktua erakusteaz gain, horrek kontsumitzailearen bizitza nola hobe dezakeen adierazi nahi dugu, markaren nortasuna indartzen duen estetika baten bidez.

Erakundeentzako publizitate-argazkiak egitea da gehien gustatzen zaigun lanetako bat. Normalean, lantalde tekniko eta giza talde zabala behar izaten dute: figuranteak, modeloak, jantziak eta makillajea, besteak beste. Saioan zehar sortzen den giroak zuzeneko eragina du amaierako emaitzan.

Merkataritza 01 ESK copia

Lehiakideekiko bereizketa

Publizitate-argazki bikain batek zure produktua lehiakideengandik bereiz dezake. Zure irudiak deigarriagoak eta profesionalagoak badira, kontsumitzaileek litekeena da zure markaren alde egitea, alderdi bisuala hainbeste zaintzen ez duen beste baten ordez.

circulo-final-siguenos