Empresarentzako bideoak
Zure enpresaren aurkezpen-gutuna
Bizi garen aro digital honetan, informazio guztia gure esku dugu. Produktu bat erostera edo zerbitzu bat kontratatzera goazenean, hornitzaileari buruzko informazioa bilatzea da egiten dugun lehenengo gauza. Horregatik da garrantzitsua aurkezpenik onena izatea.
Enpresa bakoitza mundu bat da eta behar ezberdinak ditu. Askotan, bideo korporatibo bat ez da nahikoa; hemen, enpresa-komunikaziorako bideo espezifiko mota ezberdinak erakusten dizkizuegu.
Zerbait komunikatzeko modurik zuzenenetako bat proiektuaren arduradunen beraien ahotik egitea da. Bideo mota honek enpresako teknikarien lana goresten du, eta profesionaltasuna zein talde-balioa transmititzen ditu.
Enpresak arin doaz eta urtebete askotarako ematen du. Azken hilabeteetako lorpenak bezero, hornitzaile eta inbertitzaileei helarazteko modurik onena une garrantzitsuenak laburbiltzen dituen bideo bat da.
Batzuetan, produktuei balioa eman nahi izaten zaie. Kasu horietan, bideo korporatiboak egitea proposatzen dugu; produktuaz gain, enpresa osatzen duten pertsonak, talde-lana eta, batez ere, azken erabiltzailearen esperientzia indartzeko. Formatu emozionalagoa, gizatiarragoa eta sormenezkoagoa da.
Marka-bideoa, edo bideo korporatibo gisa ezagunagoa dena, ikusleei enpresako ateak ireki eta gure etxea erakusten dieguna da. Nola egiten dugun lan, kalitate-prozesuak eta enpresaren zein bere ibilbidearen aurkezpen labur bat azaltzen ditu. Formatu formal, dotore eta zintzoa da.
Adibide batzuk
Etxeondo "Gu gera"
CAF Digital Services
ULMA Forged Solutions
Bellota Agrisolutions
SALTO Systems XS4
Ikerlan
Ikus-entzunezko baliabideen erabilera
Enpresa-bideoekin dugun apustua erabilera zabala ematea da; ez gara mugatu behar bideoa webgunean jartzera soilik, ahalik eta etekin handiena atera behar zaio. Azoketan edo webgunean erabiltzetik, bideoak pieza txikiagotan (kapsulak) banatzera, sare sozialak elikatzeko edo grabazioa aprobetxatuz spot motako bigarren muntaia bat egiteko. Hemen dena aprobetxatzen da.
Zutaz hitz egin dezaten zain egon beharrean, har ezazu zuk hitza.
"Kontraluz-en, zure beharretara egokitutako aurkezpen-gutuna egiten laguntzen dizugu. Bezeroekiko harremana lantzea funtsezkoa da zure enpresa kokatzeko eta merkatua handitzeko.