Publizitate bideoa eta spota

Studio Kontraluzen espezialistak gara publikoarekin konektatzen duten eta marka-identitatea sendotzen duten publizitate-bideoen eta spoten ekoizpenean. Ideia sortzaileak, gidoiak eta storyboardak lantzen ditugu, xehetasun guztiak zaintzen dituzten eta komunikazio-kanal bakoitzera egokitzen diren ikus-entzunezko ekoizpenen oinarri gisa.

Gure taldeak sormena, teknika eta estrategia uztartzen ditu, kanpainei ikuspegi zinematografiko eta profesionala emateko. Aurreprodukziotik eta filmaziotik hasi eta postprodukzio zein etalonajeraino, fase bakoitza arreta handiz zaintzen dugu kalitate goreneko emaitzak bermatzeko.

Iragarki bat behar dezu?

Atal honen hasieran genioen bezala, produktuak edo zerbitzuak saltzen dituen edozein enpresak iragarki bat behar du. Eskari handiko zerbaiten hornitzaile bakarra ez bada eta konpetentziarik ez badu behintzat... Baina hori ez da existitzen 🙂 .
Beraz, zeure burua ezagutarazi eta bezero gehiago lortu nahi badituzu, publizitatea egitea beharrezkoa duzu.

Tresna guztiak zure eskura.

Enpresa eta produktu bakoitzak bezero-profil desberdin bat du; horregatik, publizitatea egiteko orduan, oso garrantzitsua da kanpaina nori zuzenduta dagoen aztertzea, xede-taldean ahalik eta eragin handiena lortzeko.
Hemen aurkezten dizkizuegu bideo publizitario mota batzuk:

Iragarkia edo Spota

Perfumeak ontzi txikietan datozela esan ohi da; idei handiak ere bai. Kontraluzen, segundo bakoitza ikus-inpaktu bihurtzen dugu, mezu indartsuak 20 segundotan kondentsatuz, plano bakoitzak emozioa eragin dezan eta aztarna utz dezan. Erritmoa, estetika eta narrazioa arretaz lantzen ditugu, ikusleak lehen fotogramatik konekta dezan. Laburtasunean baitago indarra, eta istorio labur bakoitzean, distira egiteko aukera bat.

Pertsona ezagunak

Markaren hedapena eta konexioa sustatzen duten pertsona ezagunekin- egindako bideoak sortzen ditugu. Publizitate-iragarkietatik hasi eta sare sozialetarako edukietaraino, haien influentzia baliatzen dugu mezua originaltasunez, estiloz eta ikus-inpaktu handiz transmititzeko.
Produkzioaren xehetasun guztiak zaintzen ditugu —profilaren hautapenetik zuzendaritza artistikoraino—, kolaborazioak markaren balioak indartu ditzan. Gure helburua pieza gogoangarriak sortzea da, konfiantza pizten dutenak eta audientzian aztarna uzten dutenak.

Empresentzako iragarkiak

Studio Kontraluz-en, enpresaren esentzia, balioak eta proposamenak modu argi, erakargarri eta profesionalean transmititzen dituzten bideoak eta iragarkiak ekoizten ditugu. Markaren irudia indartzen duten, xede-publikoarekin konektatzen duten eta edozein plataformatan —telebistatik hasi eta sare sozialetaraino— nabarmentzen diren ikus-entzunezko lanak sortzen ditugu. Gure helburua enpresa-istorio bakoitza mezu bisual indartsu bihurtzea da; inspiratuko duen, hunkituko duen eta emaitzak sortuko dituen mezua, hain zuzen ere.

Instituzioak

Bideo instituzionalak erakunde, enpresa edo organismo publiko baten nortasuna, balioak eta helburuak komunikatzen dituzten ikus-entzunezko ekoizpenak dira. Konfiantza transmititzea, irudi korporatiboa indartzea eta mezu nagusiak modu argi eta erakargarrian helaraztea dute helburu. Erakundearen historia, lorpenak edo proiektuak erakuts ditzakete, audientziarekin konektatzen duten eta sinesgarritasuna sortzen duten irudi eta hitzen bidez. Tresna eraginkorrak dira aurkezpenetarako, ekitaldietarako edo hedabideetan zein sareetan zabaltzeko.

Adibide batzuk

Play Video

Virgin Telco Spot

Play Video

BMW y Martin Berasategi

Play Video

Etxeondo Spot

Play Video

Donostia-San Sebastián Turismo

Play Video

Eskatu Eskaini Euskaraz Spot

Play Video

Eroski "Nik aukeratzen dut"

Sortu zeure kanpaina

Inork ez du zure produktua zuk zeuk baino hobeto ezagutzen, eta gu adituak gara horri distira ateratzen, ahalik eta xede-talde zabalenarengana irits dadin.
Kontatu iezaguzu zer duzun buruan eta utzi proposamen bat egiten; baliabide ugari ditugu zure beharretara egokitzeko, eta ziur gaude emaitza ona lortuko duzula.

circulo-final-siguenos