Ekipoa
Behind the scenes…
Kontraluz Donostian duela 20 urte baino gehiago sortutako ikus-entzunezko ekoiztetxea da.
Argazkigintzan, bideoan, motion graphics-ean edota 3D-an aritzen garela esan genezake, baina guretzat garrantzitsuena sortzea da. Bururatu ideia hori hartu, edo ideia hori bilatzen lagundu, eta forma ematea , bizia ematea da.
Hori posible egiteko, helburuaren atzean esperientzia handiko lantalde sendo eta diziplina askorekin aurkituko duzu. Argazkilariak, errealizadoreak, ekoizleak, 3D artistak… prozesuaren urrats guztiak estaltzen ditugu, zure hurrengo produkzioak loik ken ez diezazun.
Kepa Olano
Soilik hildako arrainek jarraitzen diote korronteari. Oso gustuko dut furgoan bidaiatzea, teknologia eta Caravaggioren argia. Hodeiak izarrak baino atseginago ditut.
Juan Luis Izeta
Basotik ibiltzea atsegin dut; arnastu, begiratu eta biharkoa egun polit bat izango dela pentsatzea.
Iñaki Chico
Atsegin dut futbolean jokatzea, altxor arkeologikoak bilatzea, gudarosteen buru izatea eta planeta berriak konkistatzea. Noiz aterako dute Play 5a? Esadazu arraroa naizela, baina ostiralak nahiago ditut igandeak baino…
Kontxi Vélez
Ikastea, barre egitea, jolastea, basoan basatiarena egitea… gustatzen zait. Zaletasun asko, denbora gutxi. “Fíjate en eso que brilla encima de la camilla…”
Andrea Giménez
Nere bizilagunek musika ona entzuten dute. Gustatu ala ez Garagardo merkea edateko bizitza motxegia da.La Gehiago kontatuko dizut ginbidatzen banauzu.
Román Goenaga
Pertsona normala izaten saiatu nintzen; nire bizitzako 5 minutu okerrenak izan ziren. Ez hartu bizitza gehiegi serio; ez zara hemendik bizirik aterako-eta.