El Naturalista FW20/20

Natura, kolore testura kontaezinez inguratuta, honela bizi izan genuen Urbasan egindako shooting-a. Magiaz beteriko sesio honetan gure helburua El Naturalistaren FW20/20 kolekzioko oinetakoen esentzia jasotzea izan zen.

 

Vestuario: Amaya Samper Maquillaje: Kizkitza Retegi

Shooting El Naturalista Spring Summer 2020. Tenerife

El Naturalistaren argazki sesio honetan Tenerifera bidaiatu ginen bertako inguru pribilegiatuak aprobetxatzeko. Eguraldi onaren atzetik, irlako txokorik berezienak bilatu genituen enpresaren esentzia ahalik eta hoberen islatzeko.

Egun gogorrak, baina oso emaitza pozgarriak, talde hoberenarekin batera. ¡Nola gustatzen zaigu gure lanak honelako esperientzia aberasgarri eta dibertigarriak ekartzen dizkigunean!

El Naturalista Spring Summer 2018

Nekeetan, irria ezpainetan; bai egia handia. Hondartza perfektua genuen, modelo zoragarriak, eta produkzioko eta arte-zuzendaritzako taldeak txalupa zoragarri bat lortu zigun.

Hasteko prest geunden,… baina lehen laneguna euriari begira eman behar izan genuen. Zorionez, ekaitzaren ostean ilunabar ahaztezinaz gozatzeko aukera izan genuen. Kantauri Itsasoak hori du, ezinezkoa da zer egingo duen jakitea.