Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea (IGMEZL) betez, STUDIO KONTRALUZ SLk jakinarazten du bera dela www.kontraluz.com webgunearen titularra. Aipatutako legearen 10. artikuluak eskatutakoaren arabera, STUDIO KONTRALUZ SLk datu hauen berri ematen du: 

Webgune honen titularra STUDIO KONTRALUZ SL da, IFK B20866398 duena eta egoitza soziala IRIBAR 4, C-18 LOKALA, 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN (GIPUZKOA), Gipuzkoako Merkataritza erregistroan inskribatua, 2.148 liburuan, 83. folioan, SS-25124. orrian. Enpresarekin harremanetan jartzeko posta elektronikoaren helbidea, berriz, hau da: cuentas@kontraluz.com

Erabiltzailea eta erantzukizunen araubidea

STUDIO KONTRALUZ SLren webgunetik nabigatzeak, bertan sartzeak eta erabiltzeak erabiltzaile-izaera ematen dizu. Beraz, STUDIO KONTRALUZ SLren webgunetik nabigatzetik, onartu egiten dira hemen ezartzen diren erabilera-baldintza guztiak, kasuaren arabera dagokion araudia, legez bete beharrekoa, aplikatzeko kalterik gabe. 

STUDIO KONTRALUZ SLren webguneak informazio, zerbitzu eta datu anitzak eskaintzen ditu. Erabiltzaileak onartu egiten du webgunea behar bezala erabiltzeko duen erantzukizuna. Erantzukizun hori ondokoetara zabaltzen da: 

♣ Erabiltzaileak ematen dituen informazioen egiazkotasuna eta zilegitasuna STUDIO KONTRALUZ SLk luzatutako formularioetan, webguneak eskainitako eduki eta zerbitzu jakin batzuetan sartzeko. 

♣ STUDIO KONTRALUZ SLk eskainitako informazioaren, zerbitzuen eta datuen erabilera, baldintza hauetan ezarritakoaren, Legearen, moralaren, ohitura onen edo ordena publikoaren kontrakoa denean, edo bestela ere hirugarrenen eskubideak edo webgunearen funtzionamendua bera urratzea ondorioz ekar dezakeenean. 

 

Esteken politikak eta erantzukizuna salbuestea 

STUDIO KONTRALUZ SL ez da erantzule izango bere webgunean ezarritako esteken bitartez erabiltzailea sartu ahal izango den webguneen edukiarena, eta adierazten du ez diola sekula ekingo aztertzeari edo inolaz ere kontrolatzeari sareko beste webgune batzuetako edukiak. Bestalde, ez ditu bermatuko bereak ez diren webguneen erabilgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legaltasuna, erabiltzailea esteken bitartez sartu ahal izango den webgune horiena, alegia. 

STUDIO KONTRALUZ SLk aitortu egiten du behar diren neurri guztiak hartu dituela bere webguneko erabiltzaileei edozein kalte saihesteko, bere webgunetik nabigatzearen ondorioz sor litezkeenak. Hortaz, STUDIO KONTRALUZ SL ez da sekula izango Internetetik nabigatzetik erabiltzaileek jasan lezaketen balizko kalteen erantzule. 

Aldaketak

STUDIO KONTRALUZ SLk beretzat gordetzen du eskubidea bere webguneko edukian egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko, aurretiaz jakinarazi gabe; webguneko edukiei dagokienez ez ezik, bere erabilera-baldintzei dagokienez ere. Aldaketa horiek bere webgunetik egin ahal izango dira, zuzenbideak onartutako edozein bidetik, eta nahitaez bete beharko dira webgunean argitaratuta egongo diren denbora-tartean, eta ondorengo beste aldaketa batzuk balioz egiten ez diren bitartean. 

 

Datuak babestea

Datu Pertsonalak Babesteko indarrean dagoen araudian ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazten dizugu zure datuak tratamendu-sistema batean txertatuko direla, eta sistema horren titularra dela STUDIO KONTRALUZ SL (IFK B20866398 eta egoitza soziala IRIBAR 4, C-18 LOKALA, 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN (GIPUZKOA), bi aldeen artean ezarritako konpromisoak erraztu, arindu eta bete ahal izatea helburu hartuta. Indarrean dagoen araudia betez, STUDIO KONTRALUZ SLk jakinarazten du datuak gorde egingo direla aurretik aipatutako aginduak betetzeko nahitaezko epearen barruan. 

Kontrakoa jakinarazten ez diguzun bitartean, ulertuko dugu zure datuak ez direla aldatu, edozein aldaketa guri jakinarazteko konpromisoa hartzen duzula, eta zure baimena dugula datu horiek aipatutako xedeetarako erabiltzeko. 

STUDIO KONTRALUZ SLk jakinarazten du modu legal, leial, garden, egoki, beharrezko, mugatu, zehatz eta eguneratu batean tratatuko dituela datuak. Horregatik, STUDIO KONTRALUZ SLk arrazoizko neurri guztiak hartzeko konpromisoa hartzen du, datu horiek, zuzenak ez direnean, luze jo gabe ezabatu edo zuzentzeko. 

Datuak babesteko indarrean dagoen araudiak ematen dizkizun eskubideen arabera, zure eskubideak erabili ahal izango dituzu zure datu pertsonaletan sartzeko, haiek zuzentzeko, tratamendua mugatzeko, ezabatzeko, eramangarriak izateko eta baita haien tratamendua ukatzeko eta horretarako adierazi duzun adostasuna baliogabetzeko ere. Horretarako, lehen adierazitako posta-helbidera bidali behar duzu zure eskaera, edo helbide elektroniko honetara, cuentas@kontraluz.com

Eskumena duen Kontrol Agintaritzara zuzendu ahal izango zara, egokitzat jotzen duzun erreklamazioa aurkezteko. 

Jabetza intelektuala eta industriala

STUDIO KONTRALUZ SL, berez edo datuen lagapen-hartzaile den aldetik, bere webgunearen jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztien titularra da, eta baita bertan biltzen diren elementuena ere (besteren artean, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautaketa, bere funtzionamendurako behar diren programa informatikoak, sarbidea eta erabilera eta abar), eta STUDIO KONTRALUZ SL da horien titularra. Beraz, Espainiako ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisa babestutako lanak izango dira, eta arlo horretan Espainiak eta Europako Erkidegoak duten araudia aplikatu ahal izango zaie, eta baita gai honi buruzko nazioarteko itunak ere, Espainiak sinatutakoak. 

Eskubide guztiak beretzat ditu gordeta. Jabetza Intelektualari buruzko Legean ezarritakoaren arabera, espresuki debekatuta daude webgune honetako edukiak osorik edo zati bat erreproduzitzea, banatzea eta jendartean komunikatzea, eta baita eskueran jartzea ere xede komertzialetarako, edozein euskarritan eta edozein baliabide teknikoren bitartez, STUDIO KONTRALUZ SLren baimenik gabe. 

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du STUDIO KONTRALUZ SL titular den Jabetza Intelektualaren eta Industrialaren eskubideak errespetatzeko. Atariko elementuak bistaratu ditzake, eta baita inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogor batean gorde ere, edota beste euskarri fisikotan, betiere bere erabilera pertsonal eta pribaturako soilik eta esklusiboki baldin bada. Erabiltzaileak ez du ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatu ere egingo STUDIO KONTRALUZ SLren web-orrietan instalatuta egon daitekeen babesgailu edo segurtasun-sistemarik. 

Ekintza legalak, legeria aplikagarria eta jurisdikzioa

STUDIO KONTRALUZ SLk beretzat gordetzen du, gainera, egokitzat jotzen dituen ekintza zibilak edo penalak aurkezteko ahalmena, bere webgunea eta edukiak behar ez bezala erabili izanagatik, edo baldintza hauek bete ez izanagatik. 

Zerbitzuaren erabiltzailearen eta emailearen arteko harremana indarrean dagoen araudiak zuzenduko du, Espainiako lurraldean aplikatzekoa denak. Edozein eztabaida sortuz gero, aldeek arbitrajearen irizpidearen pean jar ditzakete euren arteko gatazkak, edo jurisdikzio arruntera jo dezakete, halakoetarako dauden jurisdikzioari eta eskumenari buruzko arauak betez. STUDIO KONTRALUZ SLk GIPUZKOAN (Espainia) du bere egoitza.