Datu Pertsonalak Babesteko indarrean dagoen araudian (RGPD) ezarritakoarekin eta Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearekin (IGMEZL) bat etorriz, STUDIO KONTRALUZ SLk erabiltzaileei jakinarazten die profil bat sortu duela Facebook, Twitter, Instagram, Pinterest, Linkedin sare sozialetan, bere produktuak eta zerbitzuak argitara ematea xede nagusitzat hartuta. 

STUDIO KONTRALUZ SLren datuak: 

IFK: B20866398

HELBIDEA: IRIBAR 4, C-18 LOKALA, 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN (GIPUZKOA) 

HELBIDE ELEKTRONIKOA: cuentas@kontraluz.com

WEB DOMEINUA: www.kontraluz.com

 

Erabiltzaileak profil bat du Sare Sozialean bertan eta STUDIO KONTRALUZ SLk sortutako web-orrira elkartzea erabaki du, bertan argitara ematen den informazioan interesatuta dagoela erakutsiz. Gure web-orrira elkartzean, erabiltzaileak baimena ematen digu bere profilean argitara emandako datu pertsonalak tratatzeko. 

Erabiltzaileak uneoro du sarbidea Sare Sozialaren beraren pribatutasun-politiketan, eta bere profila konfiguratu dezake bere pribatutasuna bermatzeko. 

STUDIO KONTRALUZ SLk sarbidea du erabiltzailearen informazio publikora eta tratatu egiten du informazio hori, bereziki, bere kontaktu-izena. Datu horiek Sare Sozialaren barruan bakarrik erabiltzen dira. Ez dira inongo fitxategitan txertatzen. 

Datuetan sartzeko, haiek zuzentzeko, ezabatzeko eta ukatzeko dituzun eskubideei dagokienez ‒STUDIO KONTRALUZ SLren aurrean erabil ditzakezunak RGPDren arabera‒, ondoko xehetasun hauek hartu behar dituzu kontuan: 

Sarbidea: Sare Sozialaren funtzionalitateak eta erabiltzaileen profilen informaziorako sarbide-ahalmenak definitutakoa izango da. 

Zuzentzea: STUDIO KONTRALUZ SLren kontrolpean dagoen informazioari dagokionez bakarrik erabili ahal izango da zuzentzeko eskubidea, adibidez, web-orrian bertan argitaratutako komentarioak ezabatzea. Normalean, eskubide hori Sare Sozialaren aurrean erabili beharko duzu. 

Baliogabetzea edota Ukatzea: Aurreko kasuan bezala, STUDIO KONTRALUZ SLren kontrolpean dagoen informazioa denean erabili ahal izango da eskubide hori, adibidez, profilari lotuta egoteari uztea. 

 

STUDIO KONTRALUZ SLk jarduera hauek burutuko ditu: 

Profilaren informazio publikoan sartzea. 

Erabiltzailearen profilean argitaratzea STUDIO KONTRALUZ SLren web-orrian dagoeneko argitara emandako informazio guztia. 

Sare Sozialaren kanalen bitartez bidaltzea mezu pertsonalak eta indibidualak. 

Web-orriaren egoeraren eguneratzeak egitea, erabiltzailearen profilean argitara emango direnak. 

 

Erabiltzaileak beti kontrolatu ditzake bere konexioak, beretzat interesa galdu duten edukiak ezabatu ditzake eta bere konexioak norekin partekatzen dituen murriztu; horretarako, bere pribatutasun-konfigurazioan sartu beharko du. 

Argitalpenak

Erabiltzaileak, STUDIO KONTRALUZ SLren web-orrira behin elkartu eta gero, bertan argitaratu ditzake iruzkinak, estekak, irudiak edo argazkiak, edo beste edozein eduki multimedia mota, Sare Sozialak eutsia. Erabiltzaileak, kasu guztietan, izan behar du eduki horien titularra, eta bereak izan behar dute egile-eskubideak eta jabetza intelektualarenak, edo hirugarren interesdunen adostasuna izan behar du. Espresuki debekatzen da web-orrian argitaratzea edozein testu, grafiko, argazki, bideo eta abar, moralari, etikari, gustu onari edo begiruneari eraso egiten diotenak edo eraso egin diezaiekeenak, edota jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak, irudi-eskubideak edo Legea hautsi edo urratzen dutenak. Halako kasuetan, STUDIO KONTRALUZ SLk beretzat gordetzen du edukia berehala kentzeko eskubidea, eta erabiltzailea betiko blokeatzeko eska dezake gainera. 

STUDIO KONTRALUZ SL ez da erabiltzaile batek beregain argitaratu izan dituen edukien erantzule izango. 

Erabiltzaileak kontuan hartu behar du bere argitalpenak beste erabiltzaile batzuek ezagutuko dituztela; hortaz, bera da bere pribatutasunaren erantzule nagusia. 

Web-orrian argitaratu ahal izango diren irudiak ez dira biltegiratuko inongo fitxategitan STUDIO KONTRALUZ SLren aldetik; jarraitu egingo dute, ordea, Sare Sozialean. 

Lehiaketak eta promozioak

STUDIO KONTRALUZ SLk beretzat gordetzen du lehiaketak eta promozioak egiteko eskubidea, eta bere web-orrira elkartutako erabiltzaileak parte hartu ahal izango du horietan. Web-orrian argitaratuko dira lehiaketa eta promozio bakoitzaren oinarriak, horretarako Sare Sozialaren plataforma erabiltzen denean. Betiere IGMEZL legea eta aplikagarri zaion beste edozein arau betez. 

Sare Sozialak ez du babesten, ez eta bermatu edo kudeatzen ere, gure inolako promoziorik, eta ez dago horietako bakar batera ere elkartuta. 

Publizitatea

STUDIO KONTRALUZ SLk Sare Soziala erabiliko du bere produktuen eta zerbitzuen publizitatea egiteko, betiere, bere kontaktu-datuak tratatzea erabakitzen badu prospekzio komertzialeko ekintza zuzenak egiteko eta, betiere, RGPDren eta IGMEZLren lege-eskakizunak betez. 

Ez da publizitatetzat hartuko beste erabiltzaile batzuei gomendatzen zaienean STUDIO KONTRALUZ SLren web-orria, haiek ere promozioen onuradun izan daitezen edo bere jardueraren berri izan dezaten. 

Hona hemen Sare Sozialaren pribatutasun-politikarako esteka: 

• Facebook: https://www.facebook.com/help/323540651073243/

• Twitter: https://twitter.com/privacy

• Instagram: http://instagram.com/about/legal/privacy/

• Pinterest: http://es.about.pinterest.com/terms/

• Linkedin: http://www.linkedin.com/legal/privacy-policy?trk=hb_ft_priv